XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deun izena arrtu.

Izena Deunaren aintzaz arrtzen dogu, beronen babespean gure burua ipiñi ta berau eredu dogula, izenkide gareanok, oitura ta bizikeran be, alkarren antzeko izan gaitezentzat.

Deunai egin gengioen omenik gogokoena, orixe da: Euron antza artu; euron irakatsiak ikasi; euron usteak gure ustetzat euki; ta eurok erabilli eben bideari jarraitu.

Uri, etxe, sendi ta arazo astunak Deunen urgazpean ipiñi.

Gizarrtean oi dana da au.

Uri, etxe ta sendiko arazo ta ondasun garrantzitsuak zaintzeko, gizonik zurrenak eta altsuenak billatu oi dira.

Uri, etxe ta sendiko Zaindariak be, orretarakoxe aukeratu oi ditugu.

Uri, etxe ta kaleetan Deun-irudiak ipiñi.

Gure asaba zarren usain gozua galdu ez daben uri ta kaleetan, Deun-irudiok erruz ikusi oi dira.

Baña uri barriak, beste asko lez, oitura kistarr au be itxi dabe, ta Deunen izen eta irudi ordez, beste gizon batzuen izen eta irudiz apaindu oi dira.

Batek baki barriz, askotan, nortzuk ete-ziran gizon orreik! Ta Deunak baño beñago egin...!.

Itzez ta idazkiz Deunak goratu.

Aintza ta txaloa berez dagokioz onbide bikañak izan dituan gizonari.

Oitura ederra ta etxe usañeko omena be bada, Gabon zarrez sendi askotan egin oi dana; urteko Deun izenak zotz-egin, eta urrteten yakona bakoitzak bere Zaindaritzat arrtu.

- Zer alde dago Jaungoikoa'ri yagokon gurrtzatik, Deunei dagiegun omenera?.

- Jaungoiko-gurtzatik, Deunai zor yaken dedura...